2000. urte inguruen Sandalio, Mirri eta Hodei lehenengoan lokalien batzen hasi ziren. Bakotxak bere instrumentuek(musikalak) eroan eta, idea larrei barik, han ibiltzen ziren euren lehenengo gitar-hotsak ataraten. Zarata askorik ez ataraten ahalegindu arren, auzokoak keje ein ziren eta handik ospa ein biher izen zan. Zorixonez, Ajangizeko eskola zaharreko lokaletan tarte bat ein iakon taldieri eta bertan sartu ziren, Gernikeko udaletxiek taldientzako lokalak zer diren be ezabalako jakin. (6 urte pase die ta ondino ez dabe ikesi). Ajangizeko lokalien hasi zan “Eutanasia” talde moduen sortzen, gitxinaka-gitxinaka, pausoz-pauso, gauza barrixek ikesiz. Mirri lokalkidiek ziren “Garraxi”-koakaz joten hasi zan eta orduntxe zala ez horrenbeste taldien sartutako Edortari (gitarra) Bampi batu iakon bajue joteko. Handik aurrera, bertzinoak ikesten eta kanta propioak sortzen hasi ziren, gaur egun lantzen dabezen metal-hardcore doinuetara heldu arte. Kontzertu asko joteko aukerie euki dabe eta talde asko ezetu eta lagun asko ein dabez honeri esker. 2004. urtien Ajangizeko lokalietik urten biher izen ban taldiek eta Gernikeko Iparragire Rock Elkartiegaz eraiki zittuzten lokalak, udaletxien inongo laguntza barik. Ordutik Eutanasiak abesti barrixek eiten eta kontzertu asko eta asko joten(batzuk talde ezagunekin) segidu deu, egunen baten estudixo batera euren lehenengo maketie grabetako asmoa inoiz ahaztu barik.
2006/06/19 |